Elkarmaker manifestua (euskaraz)
Elkarmaker ekimenak STEM (Science, Technology, Engineering and Maths) arloetan izaera ekintzaileko jarrerak indartzen ditu, eta ekimen honen sustatzaileak Ikastolen Elkartea, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa eta Gipuzkoako Foru Aldundia izan dira. Elkarmaker ekimenaren ardatza elkarlana da, bai heziketa maila ezberdinen (lehen, bigarren eta ingeniaritza) eta bai errealitate sozio enpresarialaren artean, izaera teknologikoko proiektuen esparruan.
Horrela, izenpetzaileek ondorengoak bultzatzen ditugu:
1. STEM ikas-arloen bokazioa sustatzea, sormen esperientziaren bidez.
2. Hezkuntza etapa ezberdinen (lehen, bigarren eta ingeniaritza) eta errealitate sozio enpresarialaren arteko kooperazioa bultzatzea.
3. Teknologia alorrean, sormen-pentsamendua garatzea, ikasleen beharren, gaitasunen, emozioen, nahien edo abilezien aniztasuna integratuz.
4. Ekintzailetza gaitasunaren garapenean laguntzea.
5. STEM ikas-arloetan estereotipoak eta genero rolak gainditzeko asmoz, erreferente positiboak eskeintzea.
Manifiesto Elkarmaker (castellano)
Elkarmaker es una iniciativa conjunta entre Ikastolen Elkartea, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa y la Diputación Foral de Guipúzcoa que fomenta actitudes emprendedoras en el ámbito de las STEMs (Science, Technology, Engineering and Maths). Elkarmaker se centra en la cooperación en el marco de proyectos tecnológicos entre el alumnado de distintas etapas educativas (primaria, secundaria e ingeniería) y la realidad socio-empresarial.
Así, los abajo firmantes, apoyamos:
1. El fomento de la vocación por las STEMs, a través de la experiencia de crear.
2. La cooperación entre las distintas etapas educativas (primaria, secundaria e ingeniería) y la realidad socio empresarial.
3. El pensamiento creativo en el ámbito tecnológico, integrando la diversidad de necesidades, capacidades, emociones, aspiraciones o habilidades del alumnado.
4. La promoción de las capacidades emprendedoras entre la juventud.
5. El uso de referentes positivos para superar los estereotipos y roles de género en el ámbito de las STEMs.